Zaldibian gizarte-arloko eskakizunei eta beharrei aurre egiteko prestatuta dauden hainbat zerbitzu daude. Gizarte-baliabideek herritarren eguneroko bizitzan sortzen diren arazoak bideratzea eta ahal den neurrian irtenbidea aurkitzea dute helburu. Argibide- eta aholkularitza-zerbitzu horiek herritar ororentzako lanean dihardute.
ZERBITZUAK
1.- Informazio-, balorazio- eta aholkularitza-programa
Atal honetan, gai ugari biltzen dira: oinarrizko errenta, gizarte-larrialdietarako laguntzak, udal-tasak ordaintzeko laguntzak, presoen familiei bidaiak ordaintzeko laguntzak, kotizatu gabeko pentsioak, gizarte-ongizateko fondoak, ezinduei zuzendutako prestazioak.
2.- Elkarbizitza-programa
Elkarbizitzari dagozkion hainbat elementu lantzen dira: zaharren egoitzak, eguneko zentroak, harrera-familiak, etxeko laguntza zerbitzua, tratamendu familiarrak, tele-alarma, emakumeei zuzendutako arreta juridikoa eta psikologikoa.
3.- Prebentzio komunitarioa droga-mendekotasunaren arloan
Pertsona, familia eta gizarte-taldeei drogekin edo droga-mendekotasunarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa, orientazioa eta aholkua eskaintzea eta, behar den kasuetan, beste zerbitzu batzuetara bideratzea, beti ere horren jarraipena eta koordinazioa eginez.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA:
Gizarte Politikako Departamenduko informazioa ikusteko egin klik HEMEN