Albisteak

2024/03/22 Kultura Kultur etxea Herrigintzaren kultura
photo1711102941.jpeg

Berritasunak Karreane kultur etxean

Zaldibiako Udaleko Kultur, Kirol, Euskara eta Gazteria zerbitzuak teknikari berri du: Aiora Larrañaga oriotarra. Era berean, aldaketak eman dira Karreane kultur etxearen ordutegian. Aurrerantzean, Kultur eta Kirol zerbitzuaren eta udal liburutegiaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 18:30era. Ostegun eta ostiraletan, goizez ere zabalik egongo da, 10:30etik 12:30era.
Gehiago


2024/03/20 Kultura Gazteria
Invitación Vertical Cumpleaños de Circo Ilustrado Naranja.png

Haurrentzako zirku tailerra

Asteartean, hilak 26, hiru orduko saioa izango da, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 11:30era, HH 4 eta 5 mailakoak eta LH1 eta 2. mailakoak, eta 11:30etik 13:00etara, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak. Informazio gehiago, jarraian.
Gehiago


2024/03/18 Ikuskizuna Euskara
zopa.jpg

Zopa antzezlana, ostiralean

Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Gehiago


2024/03/18 Berdintasuna Ikastaroak
photo1710505810.jpeg

Edoskitze tailerrak, AmaSarearen eskutik

Haurdun, edoskitzean edo erditu ondorenean dauden emakumeei zuzenduta daude Anabel Urkiola fisioteraupeutak eta Uxue Castellano emaginak eskainiko dituzten tailerrak. Lehen zita apirilaren 11n, 17:00etan Karreaneko ganbaran. Asmoa hilean behin elkartzea da, baina parte hartzaileen beharretara egokituko da. Doan da eta hamabirentzako lekua dago, zaldibiarrek lehentasuna dutelarik. Izen-ematea: apirilaren 5era arte.
Gehiago


2024/03/12 Euskara Parte hartzea
51997663180_0b3a61307f_o.jpg

Korrika, badator

Ostegunean Irundik abiatu eta martxoaren 24an amaituko da Baionan aurtengo korrika, 23. edizioa. Jarraian, Zaldibiako Korrika Batzordeak eta hainbat eragilek elkarlanean osatutako egitaraua. Ika, ika, ika, Korrika!
Gehiago


Iragarki eta oharrak

2024/03/21 Osoko bilkura / Plenoa
pleno.jpg

Osoko bilkura berezia burutzeko deialdia

Gaur, ostegunarekin, izango da bilkura arratsaldeko iluntzeko 20:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda eta gogoratu bilkurak publikoak direla eta edozeinek duela bertaratzeko aukera.
Gehiago


2024/03/01 Trafiko oharra Kultura
trafiko oharra.jpg

Trafiko Oharra: Martxoak 17 igandea

Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago


2024/03/01 Trafiko oharra Ikuskizuna
trafiko oharra.jpg

Trafiko oharra: Martxoak 16, larunbata

Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago


Udaberriko irakurgaia Agota Kristofen KOADERNO HANDIA da
2024-03-28 - ZAPIAK BAT elkartea

Opor hauetan irakurtzeko aproposa da Eskarne Mujikak euskaratutako eleberri hau


Donostia-Pasaia ibilbidea kostaldeko bidetik apirilaren 21ean
2024-03-27 - GAILURRERANTZ mendi elkartea

Gailurrerantz Mendi Elkarteak Donostia eta Pasaia arteko Ulia mendi inguratuz irteera antolatu du apirilaren 21erako. 8 kilometro eta 350 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea da. Horren ondoren, Albaola itsas faktoria bisitatuko dugu. Apirilaren 15erako eman behar da izena mendi elkartearen...


Arabar errioxara irteera apirilaren 25ean
2024-03-22 - BETI GAZTE elkartea

Apirilaren 25ean Arabar Errioxara irteera antolatu dugu Barbanacako urtegia bisitatu, bazkaria eta Guardia herritik ibilbideaz gozatzeko aukera izango dugu. Izena ematea apirilaren 4an zabalduko da.


ZALDIBITARRA ALDIZKARIA 49.ALEA
2024-03-22 - LARDIZABAL herri eskola

Aurten ere argitaratu dugu ZALDIBITARRA aldizkaria. Ikasleek egindako lan ederrak dituzue bertan.


IRTEERA ABALTZISKETA-LARRAITZ LH1 ETA LH2
2024-03-22 - LARDIZABAL herri eskola

KAIXO LAGUN!! 2. ebaluaketari amaiera emateko, irteera egin genuen pasa den asteartean LH1 ETA LH2koek. Oso egun polita pasa genuen. Autobusa hartu eta Abaltzisketara joan ginen. Bertan parkean eta frontoian jolasean ibili eta hamaiketakoa egin genuen. Goizean giroa freskoa zen ...


HHkoak IZAR PARKEAN
2024-03-22 - LARDIZABAL herri eskola

Gaur HHkoak Izar parkera joan gara. Ederki pasa dugu !!


Hiru final eta finalerdi bat
2024-03-21 - GAZTELUPE pelota kluba

Asteburu garrantzitsua da datorren hau Gaztelupe Pilota Klubarentzat, Gipuzkoako Binakako Txapelketako hiru final jokatuko baitituzte gure pilotariek, kategoria banatan. Haietako bi herrian bertan jokatuko dira gainera.