Haurren Liburu Txokoak ireki ditu ateak

Karreane Kultur Etxeko beheko solairuan egokitu da Haurrentako Udal Liburutegia. Jarraian dituzu informazio osoa eta sarbidea eskuratzeko azalpenak.  
Gehiago

Zaldibiako festak 2024: EGITARAUA

Udazkenarekin batera, badatoz herriko festak ospatzeko egunak. Urriaren 3, 4, 5, 6, 11 eta 12an izango da zer egin eta zer goza Zaldibian. Jarraian duzue festa batzordeak urtean zehar egindako lanketatik osatutako egitaraua. Datorren astean banatuko dira eskuzko aleak etxez etxe. 
Gehiago

Oiduiko leizearen garbiketa auzolanean egiteko deialdia atzeratua

Irailaren 22an, igandearekin, egiteko ziren Oiduiko leizearen garbiketa lanak. Eguraldiaren iragarpena medio, urriaren 27an egingo da auzolana. Aurrerago berriro egingo da zabalkunde lana.
Gehiago

Udal arkitekto berria

Irail hasieraz geroztik Roman Egaña Salaberria da Zaldibiako Udaleko arkitekto berria. Lehen zerbitzua azpikontratatua bazen ere, iazko urte amaieran %60ko lanaldia sortu zuen udalak eta aurrerantzean Egaña ariko da behin-behinean. Astearteetan eskainiko zaie herritarrei aurrez-aurreko arreta. Txanda hartzeko, udaletxeko harreran edo 943 880357 zenbakira deituta. 
Gehiago

Euskara ikasi nahi duten herritarrei deia

Zaldibiako Udalak eta AEK euskaltegiak euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza antolatzeko.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: iraila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Maialen Lujanbiok 'rr_6_erre(AH)ala' emanaldia emango du Zaldibian

Irailaren 5ean, osteguna, izango da emanaldia arratsaldeko 7etan Herri Antzokian. Poesia, bertsoak, performancea, irakurketa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen emanaldi honetarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Kultur Etxean. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Errekabeltzeko erasoaren harira udal gobernuaren adierazpena

Ostegunean gure bizilagun batek Errekabeltzen jasandako erasoaren harira, honako adierazpena onartu du Zaldibiako udal gobernuak.
Gehiago

Zaldibian ere San Ferminak

Herenegun, astelehenarekin, San Ferminak ospatu zituzten haurrek Zaldibiako plazan. Udako jardueren barnean, elizako ordularian 12ak jo zutenean hasi zen festa. Ikusgai daude argazkiak. 
Gehiago

Energia komunitatea sortzeko 3. bilera

Asteazken honetan, hilak 10, Energia komunitatea sortzeko 3. bilera egingo da. 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan eta, aurrekoetan bezala, herritar guztiei irekia. Ikusgai dituzue lehen bi bileretako aktak.
Gehiago

Ekainaren 28a, Sexu Askatasunaren Nazioarteko Eguna

Gaur, ekainak 28, LGTBIQ+ harrotasunaren eguna ospatzen da Nazioartean. Atzoko udalbatzan ere presente izan zen gaia eta jarraian duzuen adierazpena onartu zen. 
Gehiago

Datorren astera atzeratu da festetako hirugarren bilera

Asteazken honetan egitekoa zen herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, baina hilaren 26ra, asteazkenera, atzeratu da. Iluntzeko 19:00etan izango da Karreane kultur etxeko ganbaran. 
Gehiago