Maialen Lujanbiok 'rr_6_erre(AH)ala' emanaldia emango du Zaldibian

Irailaren 5ean, osteguna, izango da emanaldia arratsaldeko 7etan Herri Antzokian. Poesia, bertsoak, performancea, irakurketa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen emanaldi honetarako sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Kultur Etxean. Jarraian informazio osoa. 

 

EGUNA: irailak 5, OSTEGUNA

ORDUA: 19:00etan

TOKIA: Herri Antzokian

SARRERA: 7€

AZALPENA:

Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza du lehengaia eta erregistro desberdinetan erabiltzen da: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia. Maialen Lujanbioren eztarritik. Garaian garaiko gaien inguruan dihardu eta bertsio desberdinetan mutatzen da.

SARRERAK:

  • Salneurria: 7€
  • Irailaren 2tik aurrera, astelehena, jarriko dira salgai sarrerak Karreanen arratsaldeko 17:00etan.
  • Lehen bi egunetan Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
  • Sarrerarik geratuko balitz soberan, egunean bertan Antzokian eskuratu ahal izango dira 18:30etik aurrera.