Datorren astera atzeratu da festetako hirugarren bilera

Asteazken honetan egitekoa zen herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako hirugarren saioa, baina hilaren 26ra, asteazkenera, atzeratu da. Iluntzeko 19:00etan izango da Karreane kultur etxeko ganbaran.