Euskara ikasi nahi duten herritarrei deia

Zaldibiako Udalak eta AEK euskaltegiak euskara ikasi nahi duten herritarren asmo eta beharrak ezagutu nahi ditugu, herriko eskaintza antolatzeko.

 

Zaldibiako Udala eta AEK euskaltegia 2024-2025 ikasturteko eskaintza antolatzen ari gara. Horretarako, euskara ikasi nahi duten herritarrak identifikatu eta horien behar eta asmoak ezagutu nahi ditugu. Hala, eskertuko genuke euskara ikasteko asmoa duten herritarrek honako galdetegi hau betetzea.

Galdetegian jasotako informazioa erabiliko dugu euskara ikasteko taldeak sortzeko, herritarren beharretara egokituta. Irailaren 13ra arte bete daiteke galdetegia, eta ondoren, 13tik 27ra bitartean irekiko dugu herriko euskara ikastaroetan izena emateko epea.

Orain arte herritik kanpora euskara ikasten aritu direnei ere galdetegia betetzea eskatu nahi diegu, Zaldibiako euskara ikasleen argazki orokorra izateko, 

Euskara ikastaroak

Zein asmo eta behar dituzu datorren ikasturterako?