Egutegiak dakarrena: iraila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.

 

IRAILAK 5, OSTEGUNA

MAIALEN LUJANBIOren "rr_6_erre(AH)ala" EMANALDIA

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Herri Antzokian
  • Informazioa: HEMEN

 

IRAILAK 9, ASTELEHENA

2024/2025 ikasturtearen hasiera Lardizabal Eskolan, Musika Eskola eta eskolaz kanpoko hainbat jardueretan. 

 

IRAILAK 11, ASTEAZKENA

EUSKARA ETA KULTURARTEKOTASUNA IKASTURTE HASIERAKO HITZALDIA

  • ORDUA: 17:00etan
  • LEKUA: udaletxeko batzar aretoan

 

IRAILAK 12, OSTEGUNA

HERRIKO JAIEN DISEINU ETA ANTOLAKUNTZARAKO SAIOA

  • ORDUA: 18:30ean
  • LEKUA: Udaletxeko batzar aretoan

 

IRAILAK 13, OSTIRALA

HERRI HEZITZAILEA TALDE ERAGILEAREN AURKEZPENA

Martxan jarriko diren bi proiektuen aurkezpena eta JOLASAK plazan.

  • ORDUA: 17:00etan
  • LEKUA: Karreane kultur etxearen atarian

 

IRAILAK 13, OSTIRALA

SAGARDO TXAPELKETA HERRIKO SAGARDOGILEEKIN

  • ORDUA: 20:30ean
  • LEKUA: Zubiburu elkartean
  • MENUA: 22€ (Gernikako piperrak, txorixo egosia, sardinak, kostilla, eta gazta-menbrilloa)
  • TIKEAK: Arresen, Hogarrean, Joxepanen eta Illatin.

 

IRAILAK 17-22, ASTEARTETIK IGANDERA

JUBILATUEN ASTEA

- Irailak 17, asteartea:

  • 17:00 Bideo emanaldia eta solasaldia Herri aretoan. 2010etik 2015era arteko irteera eta ekintzen inguruko irudiak eta 2024ko lehen zatikoak

- Irailak 18, asteazkena:

  • 17:00 Karta eta mahai jokoak Herri aretoan eta ondoren solasaldia.

- Irailak 19, osteguna:

  • 17:00 GAU BELTZA hitzaldi-tertulia, herri aretoan: itzalitako kalabazAren berpiztea. Josu Otaiza antropologoaren eskutik.

- Irailak 20, ostirala:

  • 09:30 Ttipi-ttapa Olaldeko parkean. Amaitzean, salda.
  • 17:00 Toka txapelketa herrikoia plazan. Ondoren, bingoa eta solasaldia herri aretoan.

- Irailak 22, igandea:

  • 11:00 Meza
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Zubi-buru elkartean

IRAILAK 18, ASTEAZKENA 

IRAKURLE TALDEAREN SAIOA (Zapiak bat elkarteak antolatuta)

FRANCESCO PASQUALEREN BOSGARREN ARIMA, Unai Elorriagarena.

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Olaldeko parkean (eguraldi txarra bada, Karreanen)
  • GIDARIA: Karmele Etxabe Azkarate

 

IRAILAK 28, LARUNBATA

BARAIBAR-ZALDIBIA eta LIZARRUSTI-ZALDIBIA IBILALDIAK (Gailurrerantz Mendi Elkartea)

Ondoren, ibilaldietan parte hartzen dutenen bazkaria Gaztelu elkartean.

  • ORDUA:
    • Baraibarrera joateko, 7:30ean plazan.
    • Lizarrustira joateko, 9:00etan plazan.
  • IZEN-EMATERAKO INFORMAZIOA: HEMEN