Irail hasieraz geroztik Roman Egaña Salaberria da Zaldibiako Udaleko arkitekto berria. Lehen zerbitzua azpikontratatua bazen ere, iazko urte amaieran %60ko lanaldia sortu zuen udalak eta aurrerantzean Egaña ariko da behin-behinean. Astearteetan eskainiko zaie herritarrei aurrez-aurreko arreta. Txanda hartzeko, udaletxeko harreran edo 943 880357 zenbakira deituta.