Energia komunitatea sortzeko 3. bilera

Asteazken honetan, hilak 10, Energia komunitatea sortzeko 3. bilera egingo da. 18:30ean izango da udaletxeko batzar aretoan eta, aurrekoetan bezala, herritar guztiei irekia. Ikusgai dituzue lehen bi bileretako aktak.

 

Etorkizun hurbilean munduan izango diren erronka nagusietako bi ura eta energia eskuragarri izatea izango dira. Ur horniduraren inguruko burujabetza zaldibiarrok harrotasunez daramagun kontua da eta orain bada garaia energiaren gaiari eusteko. Energiaren burujabetza lantzeko helburuarekin herritarron sarea osatu eta, auzolana oinarri, urratsak ematen hastea dagokigu.

Gure komunitatean herritarrak, langileak eta komertzianteak barneratzea dugu helburu: denon artean GURE ENERGIA sor dezagun.

Herrian sortu eta herrian kontsumitzea... posible delako!

  • Zaldibian KM0 energia jasangarria eta %100 berriztagarria sortzen lagunduko duzu. Gure ura, mendiak eta ondasunak kudeatzen ditugun bezala, energia ere kudeatuko dugu. 
  • Berotegi efektua eragiten duten CO2 isurpenak murrizten lagunduko duzu, herritarron bizi kalitatea hobetuz. 
  • Aholkularitza energetikoa jasoko duzu: kontsumoa nola gutxitu, fakturak ulertu...
  • Burujabetzara begira jarriz, ahaldunduko zara, zure etorkizuna ez dadin beste batzuen erabakien menpe egon.
  • Energia arazoa baino, aukera bihurtu nahi dugu.

Komunitateko parte izanda, herriko gizarte-kohesioa indartzen lagunduko duzu, herritarren sarea eta auzolana indartuz. Animatu!

Jarraian irakur ditzakezue lehen eta bigarren bileretako aktak: