Jon Urzelai herritarrak hitzaldia emango du bihar arratsaldean

Urzelaik Euskadi Saria jaso zuen Euskarazko Saiakera kategorian, 'Su Festak' lanarengatik. Bertan, musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten eragina aztertu zuen, eta gai horixe izango du hizpide bihar 18:30ean Karreaneko ganbaran egingo den saioan.

 

Jon Urzelai Urbieta fisikari eta soziologoak Euskadi Saria irabazi zuen 2024an, Su Festak lanarekin, eta bihar liburuaren oinarri den gaia izango du hizpide Zaldibian: Musika jaialdiak Euskal Herrian.

Mende erdian, eremu globalean zein lokalean jazotakoak harilkatu ditu: Mairuelegorretako kobetatik hasi, Woodstocken errepliketatik igaro, eta Kobetamendiko zein Irisarriko zelaietara heldu.

Gerraosteko kontsumo gizartearen garapena, transgresioaren lilura, gaztetasunaren asmakizuna, folklorizazioa, gentrifikazioa, urbanoa irentsi nahi duen urbanismoa, eta beste arakatu ditu Urzelaik.

 

  • NOIZ: martxoaren 19an
  • ORDUA: 18:30ean
  • NON: Karreane kultur etxeko ganbaran