Bosgarrenez antolatu dute ekintza hau Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak. Aurtengoa martxoaren 8an izango da, larunbata, 10:00etan. Otsailaren 28ra arte eman daiteke izena albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean. Informazio gehiago, jarraian.
Ibilbideak ohikoak izango dira: korrika edo oinez egiteko ibilbideak 5 km inguru izango ditu; egokitua motzagoa izango da eta bestelako oztopo fisikorik gabekoa.
Ibilbidea egiterako lehenik parte hartzaile guztiek beroketa batzuk egingo dituzte, ondoren neska / emakume bakoitzak nahi duen moduan egingo du Ttipi-ttapa.
Hau amaitzean...
Bazkarira joateko ez da beharrezkoa izango TTIPI-TTAPA MOREA!n parte hartzea.
Eguna gerturatu ahala, ibilbidearen eta ordutegiaren informazioa helaraziko zaie parte hartzaile guztiei.
Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!
OHARRA: Egun horretako lan ezberdinak egiteko boluntarioak ere beharko ditugu, beraz, laguntzeko prest bazaude eman izena HEMEN edo Karreane kultur etxean.
Ttipi-ttapa morean parte hartzeko, esan bezala, jarraian duzuen formularioan edo Karreane kultur etxean eman izena.