Urtarrilak 19 osteguna arratsaldeko 18:30ean Herri Aretoan Nazertek-eko Joseba Agudoren eskutik Zaldibiako Udal eraikinetan eta argiteria publikoaren inguruan egindako energia auditoretza aurkeztuko da. Bertan egoera zertan dugun eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak zein norabidetan joan beharko diren aurkeztuko dira.
Eguna: URTARRILAK 19 OSTEGUNA
Ordua: 18:30ean
Lekua: Udaletxeko HERRI ARETOAN
Aurkezpena EUSKARAZ izango da. Ez dakitenentzat itzulpena egongo da.