ZAPP aplikazioak eman du berea, tresna berria sortzeari ekin diogu

2018tik abian zegoen Zaldibia APP aplikazioa zaharkiturik geratu zaigu. Webguneen azken eguneraketen ondorioz, ZAPP gutxinaka hainbat funtzionalitate galduz joan da. Jada hasi gara tresna berria prestatzen.
Gehiago

ABERRI EGUNA ospatzeko deialdia

Apirilaren  17an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago

Mila esker Udalaren inkestan parte hartu duzuen guztioi!

Zaldibiako Udala, Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTAren EMAITZAK aztertzen ari da. Momentuz hemen dituzue parte hartzeari buruzko datuak, emaitzak aztertu ondoren plazaratuko da hausnarketa osatuagoa.
Gehiago

Beti Gazte taberna ostegunean irekiko da

Osteguna, otsailak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu bere ateak.  Mari Karmen Sainz-Aja lazkaotarra izango da herritarren zerbitzura Beti Gazte tabernan. Goizetan 8:30ean zabalduko ditu ateak gosariak eskaintzeko, eta segidan pintxoak, razioak, tortillak... martxa hartu ahala eskaintza zabaltzen joango da.
Gehiago

Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTA jarri du abian Zaldibiako Udalak

Laister jasoko duzue etxean paperezko euskarrian. Herritar guztiei helarazteko helburuarekin, INKESTA ONLINE betetzeko aukera ere izango da hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, arabieraz, errumanieraz eta ingelesez. Inkestak otsailaren 11 baino lehen jaso nahi genituzke beteta, otsail amaierarako emaitzak plazaratzeko moduan izateko.
Gehiago

Udazkeneko agenda berriro abian

Datorren asteburuan honako ekintzak izango ditugu gozagarri: ostiralean SORMEN TAILERRA Zapiak Batek antolatuta eta AMAKen kontzertua, larunbatean LIHERen kontzertua eta igandean, txistularien dianaren ondoren gaztetxoen SEGA SAIOA Almitzak antolatua eta 18:00etan FRONTONA ikuskizuna. Sarrerak dohainik dira, baina Kultur Etxean eskuratu behar dira urriaren 13a, asteazkena, arratsaldeko 17:30etik aurrera. 
Gehiago

Beste 1200 erosketa bono jarriko dira eskuragarri

Larunbat honetan, goizeko 11etatik 13:00etara plazan eskuragarri jarriko dira Erosketa bonoak eta geratzen diren Mondeju pintxoaren bonoak. Aurrez bonorik hartu ez dutenek soilik eskuratu ahalko dituzte azken erosketa bonoak larunbat honetan.
Gehiago

Erosketa bonoak banatu dira eta mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira

Larunbat eguerdirako amaitu ziren erosketa bonoaren 3. edizioko txartel guztiak. Mondeju pintxoaren bono batzuk geratzen dira eskuragarri Udaletxean. Azken urte eta erdian, erosketa bonoen bidez, gutxienez 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu. Hauspo honekin herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei bultzada eman nahi badiegu ere, ezin dugu ahaztu gure eguneroko erosketa dela gure komertzio txikia bizirik mantentzen duena.
Gehiago

Asteburuan, bono salmenta bikoitza plazan

Ostiral arratsaldean 17:00etatik 20:00etara eta larunbat goizean 11:00etatik 13:00etara, EROSKETA BONOen eta MONDEJU PINTXOA bonoaren salmenta abiatuko dugu plazan. Ekimenak ezagunak dira, erosketa bonoen 3. edizioa aterako baita salmentara eta mondejuarena bigarrenez.
Gehiago

Zaldibiako Udalaren irakurketa eta deialdia

Zaldibiako Udalak ondorengo oharra plazaratu du egoeraren inguruko hausnarketa zabaldu asmoz. Bertan urrian ospatuko ez diren jaien inguruko hausnarketa, ordezko agenda kulturaralen inguruko lanketa eta herriko suspertze ekonomikoa lagundu asmoz abian jarriko diren bonoen salmenta aurkituko dituzu.
Gehiago