Beti Gazte taberna ostegunean irekiko da

Osteguna, otsailak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu bere ateak.  Mari Karmen Sainz-Aja lazkaotarra izango da herritarren zerbitzura Beti Gazte tabernan. Goizetan 8:30ean zabalduko ditu ateak gosariak eskaintzeko, eta segidan pintxoak, razioak, tortillak... martxa hartu ahala eskaintza zabaltzen joango da.

 

TABERNAREN IREKIERA EGUNA

2022ko otsailaren 24an, ostegunean, zabalduko ditu bere ateak BETI GAZTE tabernak. Arratsaldeko 17:00etan izango da irekiera.

MARTXA HARTU AHALA ESKAINTZA ZABALTZEN 

Osaketa lan batzuk oraindik egiteko badaude ere, taberna martxan jartzeko moduan denez, eta herritarren eskaera ikusita, irekiera ahalik eta azkarren egiteko hautua egin du Mari Karmenek. Goizero 8:30ean zabalduko ditu ateak gosariak eskaintzeko asmoz. Hasieran, gosari, pintxo, razio eta tortilla eskaintzarekin abiatuko da. Martxa hartu ahala, ogitartekoak eta plater konbinatuen eskaintza ere zabalduko du, baita bestelako gutizia batzuena ere. Astelehenetan izango du atseden eguna.

BETI GAZTE ELKARTEKO BAZKIDEENTZAKO HOBARIAK

Herritar guztiei zerbitzua eskainiko zaie Beti Gazte tabernan. Orain artean bezala, gainera, Zaldibiako Beti Gazte pentsiodun eta jubilatu elkarteko bazkideek hobariak izango dituzte, ondoren zehazturiko produktu eta zerbitzuetan:

  • Freskagarriak/ura – hobaria %25
  • Ardoak/sagardoak - hobaria %15
  • Garagardoak – hobaria %15
  • Kafeak/infusioak – hobaria %25
  • Pintxoak/razioak/salda – hobaria %15

Tabernako salneurrien taula berean txertatuko dira bazkideek dituzten prezioak, hobariak aplikatuta eta bezero guztientzat ikusgai. Salneurriak eguneratzen diren heinean eguneratuko dira hobariak ere, eta honekin bazkideen prezioak. Hemen kontsultatu ditzakezu zerbitzuaren baldintza guztiak.

 

Zorte onena opa diogu Mari Karmeni beretzat berria den proiektu honetan eta herritarrei dei egiten diegu bertaratzera, bai Beti Gaztera, baita herriko ostalaritza, komertzio eta zerbitzuetara ere. 

 

Erlazionaturiko informazioa: