BETI GAZTE tabernan ematen den zerbitzuaren leku aldaketa

Zaldibiako Udalak herritarrei eta bereziki BETI GAZTE elkarteko bazkideei jakinarazi nahi die datorren uztailaren 2tik aurrera BETI GAZTEk zerbitzua emateko lekua aldatuko duela. Zehazki, Santa Fe 18tik Santa Fe 38ra leku aldatuko da tabernan ematen den jubilatuentzako zerbitzua.

ZERGATIK ALDAKETA?

Udal eraikin berria azken fasean dagoen honetan, gero eta gertuago dago eraikin zaharraren eraistea. Lanek dirauten bitartean (abuztuan zehar) BETI GAZTE tabernak eskaintzen dituen zerbitzurik gabe ez geratzeko eta eraikin zaharretik berrirako egokitzapen lanak lagundu asmoz, Zaldibiako Udalak erabaki du BETI GAZTE tabernako kudeaketa eramaten dutenen leku aldaketa eskaera onartzea.

ZER ALDATZEN DA?

2021eko uztailaren 2tik aurrera BETI GAZTE tabernak ematen dituen zerbitzuak Joxepane herri ostatuan emango dira. Hau honela izanik, BETI GAZTE Elkarteko bazkideei jakinarazten diegu egun bazkide izateagatik dituzten baldintza horiek Joxepane tabernan izango dituztela. Gainerako herritarrek taberna zerbitzua leku berrian jasoko dute.

NOIZ ARTE?

2021eko abuztuan udal eraikin zaharra eraitsiko da. Honek uzten duen orubea hiritartzeko lanak hasiko dira jarraian, baina hainbat aste edo hilabetetan eraikin berriaren aurre aldea itxita izango da.

Udal eraikin berrian kokaturiko BETI GAZTE TABERNA egoerak ahalbideratzen duen tamainan jarri beharko da abian, ahalik eta lasterren, noski. Halere, jakinik eraikin aurreko hiritartzeak bere denbora beharko duela taberna ingurua behar bezala egokitu arte, ordutegi edo zerbitzu murriztua eskaintzeko aukera izango dute BETI GAZTE tabernako kudeatzaileek.

Behin taberna ingurua hiritartuta gaur egun duten ordutegian emango dute zerbitzua. Momentu horretatik aurrera BETI GAZTE TABERNA eta bere zerbitzu guztiak udal eraikin berriaren baitan emango dira osotasunean eta esklusiboki.

LEKU ALDAKETA BURUTZEKO

BETI GAZTE tabernako kudeatzaileek jakinarazi digute, 2021eko ekainaren 28, astelehena santa fe 18 eraikinean dagoen taberna itxiko dutela lekualdatze lanetarako. Ostiralean, uztailak 2, zabalduko dute Joxepane Herri Ostatua.