Beti Gazte taberna berria martxan jartzeko esleipen deialdia ireki zuen Udalak azaro hasieran, baina ezarritako epea pasata ez da proiekturik aurkeztu. Egoera hau bideratzeko lanean hasiko da Udala orain taberna martxan jarri dadin.
Ez dira garai onenak ostalaritzarako eta deialdi epe laburra eskaini zen gabonetarako esleituta izateko helburuz. Hutsik geratu da deialdia, ordea, eta beraz, gaia aztertzen ari da Udala hurrengo pausuak eman aurretik.
Proiektua inork aurkeztu ez badu ere, izan da interesa erakutsi duenik eta hortik bilatu liteke irtenbidea, esleipen baldintzak aldatzen ez badira, noski. Baldintzak aldatzekotan bigarren deialdi bat egin beharko du Udalak.
Ea bada, taberna laster eta baldintza eta zerbitzu onekin irekitzeko bidea egiten den.