Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTA jarri du abian Zaldibiako Udalak

Laister jasoko duzue etxean paperezko euskarrian. Herritar guztiei helarazteko helburuarekin, INKESTA ONLINE betetzeko aukera ere izango da hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, arabieraz, errumanieraz eta ingelesez. Inkestak otsailaren 11 baino lehen jaso nahi genituzke beteta, otsail amaierarako emaitzak plazaratzeko moduan izateko.

Zertarako inkesta?

Iritziak jaso eta hobetzen jarraitzeko. Oso garrantzitsua zaigu Zaldibiako Udal baliabide eta zerbitzuak herritarren beharretara egokitzeko.

Zer galdetuko da?

Nola eta nondik jasotzen duzun udal informazioa, nola baloratzen duzun, zer botatzen duzun faltan, udal zerbitzuak ezagutu eta erabiltzen dituzun, irisgarriak ote zaizkizun ordutegi eta moduetan, eta nola ez parte hartzearen inguruko hainbat galdera ere bai.

Anonimoa al da?

Bai, erabat. Adina eta genero identitatea galdetzen ditugu inkestaren irismena eta erantzunak baloratu ahal izateko soilik.

Nola parte hartu inkestan?

Bi modu daude:

  • Etxeetara banaturiko inkesta liburuxkak betez eta udaletxeko harreran edo kultur etxean aurkeztuz. (Etxe bakoitzera paperezko inkesta bakarra banatu da, baina gehiago izango dira eskuragarri udaletxean eta Karreanen). 
  • Inkesta ON LINE betez. Horretarako sakatu hemenzaldibia.eus/qr/inkesta2021 

Inkesta betetzeko eperik badago? 

Bai, 2022ko otsailaren 11 baino lehen. 

 

Jasotzen dugun guztia lagungarri izango zaigu hobetzen jarraitzeko.

Eskerrik asko aldez aurretik