Areto eta baliabideen atariaren aurkezpena

Ostiralean arratsaldeko 18:30ean, Zaldibiako areto eta baliabideen kudeaketarako sortu den ataria aurkeztuko da udaletxeko pleno Aretoan. Atari berri honen bidez, ordenagailutik nahiz mugikorretik erreserbatu ahalko dira herrian ditugun areto eta baliabideak. Aurkezpenaren iraupena 30 minutu ingurukoa izango da eta herritar eta herriko eragileetako ordezkariei bertaratzeko gonbitea egiten dizuegu.

Ez da zeregin horretarako abian jarritako lehen tresna, bere garaian ZaldibiAPP edo ZAPP bezala ezagun egin zen mugikorreko aplikazioa ordezkatzera dator tresna berri hau.

Izenak dioen bezala Zaldibiako areto eta baliabideen erreserba erraztu eta arintzeko sortu dugun ataria da. Mugikorretik nahiz ordenagailutik eskuragarri dago eskatu.zaldibia.eus helbidean.

Tresna hau abian jartzeko Zaldibiako azpiegitura, material eta bitarteko publikoen bilduma osatu eta eguneratu dugu (zaldibia.eus/qr/eskatu) eta bertan jasotakoaren leiho da eskatu.zaldibia.eus ataria.

  • EGUNA: OSTIRALA, 2023ko EKAINAREN 16a
  • ORDUA: 18:30ean (Iraupena 30 min)
  • LEKUA: Zaldibiako udaleko HERRI ARETOAn

Aurkezpen honetan, ERRESERBA ATARIAren funtzionamendua azaldu eta noiztik egongo den abian jakinaraziko da.

 

Zaldibian, 2023ko ekainaren 13an.