Uda honetan Ipar Ameriketako 16-25 urteko euskal jatorria duten gazteak etorriko dira Goierrira. Bertako eta Estatu Batuetako euskal komunitateko familien eta gazteen arteko harremanak sortzea du helburu, besteak beste. Goierriko 53 familia behar dira gazteak etxean hartzeko. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Datorren ostiralean, martxoak 17, gaueko 22:30ean izango da antzezlana Herri Antzokian. Aitziber Garmendiak zuzendutako lana taularatuko dute Xabin Fernandez eta Intza Alkainek. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Karreanen. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta datorren asteazkenean zabalduko da izena emateko epea, martxoaren 1ean, eta hilaren amaiera arte eman ahal izango da izena. Aurten ere ibiltaria izango da UEMAk antolatutako ekimena. Orozkotik Dimarako bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuen helburua.
Gehiago
Zaldibiako KZ gunean ondorengo ikastaroak antolatu dira 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da Karreane Kultur Etxean, 943 160 338 telefonora deituz edo albiste honetan duzun izen emate taula beteaz.
Gehiago
Otsailaren 20an, inauteri astelehena, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako, eguraldi ona bada plazan, eta bestela Restin.
Gehiago
Abenduan amaitu ziren Kimuene Kulturguneko areto berriko lan nagusiak, eta estreinatu ere egin zen neguko oporretan nahiz eta hainbat lan oraindik egiteko dauden. Ispilua eta sarraila jartzea falta da nagusiki, eta datorren astean espero da lan hauek egitea. Hortik aurrera martxan izango da Gereziondo izena hartu duen aretoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Ederki pasa dute txikiek bazkalostean, Ameli eta Xirrikituen jostunek izeneko ipuin kontaketa musikatuan. Adi-adi jarraitu dituzte Amagoia Elizagoien eta Irati Celestino, baita beraiekin abestu eta gorputzari eragin ere.
Gehiago
Neguko oporretan ere izango da zer egin eta zer gozatu herrian. Hainbat ekintza antolatu dira haur, gazte zein helduentzat. Jarraian ikus dezakezu agendaren zati bat:
Gehiago
Askok ikusiko zenuten Xanti Ormaetxea plazan puskatutako zuhaitz bati begira, akasko lanean ere bai.
Gehiago