Egutegiak dakarrena: iraila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.

 

EGUTEGIAK DAKARRENA:

IRAILAK 7, OSTEGUNA

IRAKURLE TALDEAk solasaldia (Zapiak Bat)

Iban Zalduaren "Ipuina engainua da" liburua.

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Olaldeko parkean
  • OHARRA: Iban Zaldua bertan izango da
  • Informazioa, HEMEN.

 

IRAILAK 8, OSTIRALA

ZALDIBI MUSIKATUZ kontzertuak (Xirika)

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: Plazan
  • NORTZUK: Julen Basterra eta Xfanekaes
  • OHARRA: pintxo-potea egongo da
  • Informazioa, HEMEN.

             

IRAILAK 13, ASTEAZKENA

HERRIKO JAIEN DISEINU ETA ANTOLAKUNTZARAKO AZKEN SAIOA

  • ORDUA: 19:00etan
  • LEKUA: udaletxe azpiko Herri aretoan
  • Informazio guztia: HEMEN

 

IRAILAK 17 - 22

JUBILATUEN ASTEA

  • Irailak 17, igandea: 11:00etan meza eta 14:00etan jubilatuen bazkaria Zubi-buru elkartean (bazkalondoan Arantxa Etxeberria eta Ainhoa Insausti musikariak)
  • Irailak 19, asteartea: 17:00etan Bideo proiekzioa eta solasaldia herri aretoan: Zaldibiako herria eta lehen urteko irudiak
  • Irailak 20, asteazkena: 17:00etan Barre egiteko tailerra eta solasaldia herri aretoan: hizlaria, Maribi López (Matia Goxara)
  • Irailak 21, osteguna: 17:00etan Hitzaldia: "Beti on" telelaguntza zerbitzua. Ondoren, solasaldia mahai-inguruan
  • Irailak 22, ostirala: 09:30etan Ttipi-ttapa Olaldeko parkean eta 17:00etan bingo irekia edo herrikoia

 

IRAILAK 21, OSTEGUNA

UDAL HERRI BATZARRA: legealdiko antolaketa eta erronkak

  • ORDUA: 19:00etan udaletxean
  • Herriko eragile eta herritarrei bertaratzeko gonbitea egiten zaie. Itzulpen zerbitzua egongo da.

Hau duen irudia testua, pantaila-argazkiaAzalpena automatikoki sortu da

 

IRAILAK 27 - 30

GAILURRERANTZ ELKARTEAK 50 URTE

  • Irailak 27, asteazkena: 19:00 Sortzaileen hitzaldia herri aretoan
  • Irailak 29, ostirala: 22:30 50 urte hauetako bizipenen bideoa antzokian
  • Irailak 30, larunbata: Goizean, haur eta helduentzako mendi irteerak. Eguerdian, herri bazkaria.

 

URRIAK 1, IGANDEA

ONGI-ETORRI EGUNA: Zaldibiar berriei ongi-etorria

  • ORDUA: 11:00etan
  • LEKUA: Udaletxeko sarreran
  • Informazio gehiago, laister.