Alamartxoa 2023: antolakuntza oharrak

Jarraian dituzue alamartxo eguneko antolaketari begirako oharrak: mahai-aulkien erreserbak eta banaketa, egitarauko ekintzak eta trafiko oharra. 

 

Badator aurtengo alamartxoa, ostiralarekin oraingoan gainera. Hona hemen ekainaren hasieran iragarritako egitaraua:

ALAMARTXO GAUEKO EGITARAUA:

  • 19:00etan Txanbolinteroak txistulari taldeak alaituko ditu kaleak.
  • 20:00etan Sagardoa txotxetik eta ardoa plazan
  • 21:00etan HERRI AFARIA plazan
  • 22:30ak aldera SU PIZTEA Iztueta Dantza Taldekoen EMANALDIAren baitan
  • Ondoren Ein GO taldearekin ERROMERIA

 

MAHAI ETA AULKIAK:

Amaitu dira plastikozko mahai eta aulkiak eta eskaera kopuruari erantzuteko egurrezkoak ere eskuragarri jarri dira. Azken ale batzuk badaude, beraz Udaletxean, Kultur Etxean edo eskatu.zaldibia.eus web atari berrian egin dezakezu erreserba eskaera.

Erreserba egin duten eta onartua izan zaien guztiek, ostiralean 18:30etik 19:30ak arteko tartean pasa behar dute eskatutakoaren bila plazako Gure Ametsa udal biltegitik. 

Afaldu ondoren eta emanaldia hasi aurretik, 22:00etatik 22:30ak bitartean, hartutako mahai eta aulkiak norberak itzuli beharko ditu berriro Gure Ametsa biltegira. 

 

SU-PIZTEA:

Urtero bezala udal-langileek prestatu eta Iztueta Dantza Taldeko partaideak arduratuko dira sua pizteaz, beraz gainontzekoek ez dute alamartxoan eskurik sartu behar.

 

TRAFIKO OHARRA:

Ostiralean, ekainak 23, 13:00etatik aurrera eta larunbateko goizaldera arte Mediku-Etxe parean bidea itxiko da ibilgailuentzat. Autobusak Arresenen utzi eta hartuko ditu bidaiariak.