Ekainaren 23an bueltan izango dugu Alamartxoa eta udako solstizioa ospatzeko festa. Egitaraua ere prest dugu: berritasun gisa aurreratzen dizuegu Ein Go taldearen eskutik erromeriaz gozatzeko aukera izango dugula. Azken urteetan bezala, plazan afaltzeko mahai eta aulkien eskaerak nola egin datorren astean plazaratuko dugu.
Plazan urtean zehar izaten den ekitaldi jendetsuenetakoa izaten da ekainaren 23koa. Herritar ugarik afaltzen dute bertan, izan Zubi-Buru Elkarteak antolatutako afarian, herriko tabernetan edo norberak afaria ekarrita.
Horretarako, udal mahai eta aulkiak erabiltzeko aukera izaten da. Eskaera horiek nola gauzatu datorren astean azalduko dugu.
ALAMARTXO GAUAREN EGITARAUA:
- 19:00etan Txanbolinteroak txistulari taldeak alaituko ditu kaleak.
- 20:00etan Sagardoa txotxetik plazan
- 21:00etan HERRI AFARIA plazan
- 22:30ak aldera SU PIZTEA Iztueta Dantza Taldekoen EMANALDIAren baitan
- Ondoren Ein GO taldearekin ERROMERIA