Abenduaren 3a, Euskararen Eguna

Aurtengoan igandearekin dator Euskararen Nazioarteko Eguna. Ostiral iluntzean Kantu Jira herrikoia izango da plazan hasita eta igandean haur eta gaztetxoentzako bi filme eskainiko dira Karreanen. 
Gehiago

Goizaldi eta Iztueta Dantza Taldeen emanaldia igandean

Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak 75 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ospakizuneko azken emanaldia Zaldibian egingo dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iztueta Dantza Taldeko dantzari helduenak ere lagun izango dituzte. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Resti Pilotalekua: ordutegia

Kurtso berria hastearekin batera, zehaztuta dago herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Neguan sartzearekin batera, bere erabilerarako argi-orduak ere antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago

"Herri ametsa elkarrekin marrazten" saioa igandean Txatxilipurdik gidatuta

Zaldibia Herri Hezitzaile izateko lanean dihardugu azken urteetan eta pauso berriak emango dira datozen hilabeteetan. Oinherri sareko kide den Txatxilipurdi Elkartearen bidelaguntzarekin, igande honetan egingo da hiru saioetan lehena, 17:30ean udaletxeko herri aretoan. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena.
Gehiago

Martxan da "Egin nirekin ere euskaraz!" kanpaina

Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskariz abiatu da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogorarazi nahi da UEMAK abiatutako kanpainan.
Gehiago

2023ko festak: balorazioa

Azaroaren 3an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzak, zeharkako gaiak, jai egutegia. Jarraian udalaren balorazioa eta festa egunei buruzko iritzi bilketako emaitzak ikusgai.
Gehiago

Antzerki tailerrak haur, gaztetxo eta helduentzat

Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Zaldibiko FESTAK 2023 EGITARAUA

Mondeju usainarekin batera ate joka ditugu Zaldibiko festak. Urriak 5, 6, 7, 8 eta 14an ospatuko dira eta hemen duzue azken hilabetetan herriko eragileekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxe guztietara banatu den euskarriaren bertsio digitala duzue hau.
Gehiago

Ariketa fisikoa eta Osasuna 2023-2024

Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere. 
Gehiago