Mondeju usainarekin batera ate joka ditugu Zaldibiko festak. Urriak 5, 6, 7, 8 eta 14an ospatuko dira eta hemen duzue azken hilabetetan herriko eragileekin batera egositako egitarau zabala. Dagoeneko etxe guztietara banatu den euskarriaren bertsio digitala duzue hau.
Gehiago
Aurtengo ikasturtean ere bada ariketa fisikoa egiteko aukerarik Zaldibian. Udalak edota eragileek antolatuta, ireki atea osasunari. Informazio osoa jarraian eta Karreane Kultur Etxean. Aukera gehiago ere aztertzen ari gara, eskertuko da herritarren ekarpenak helaraztea ere.
Gehiago
2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko matrikulazio epea zabalik da. Zaldibiako Udalak eta UEMAk elkarlanean, euskara ez dakiten herritarrei berau ikasteko gonbitea egiten die, baita ikasketa hori herrian bertan egitekoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Urria geroz eta gertuago da eta festak antolatzeko lanketa ari da bere amaierara iristen. Irailaren 13an, asteazkenarekin, egingo da hirugarren eta azken bilera 19:00etan Udaletxe azpiko herri aretoan. Egitaraua itxi, eraso sexisten aurreko protokoloa azaldu, festak auzolan bihurtzeko eredua azaldu eta talde argazkia aterako da.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira irailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Udako geldialdia aprobetxatuz hainbat lan egiten dira urtero eskola-eraikinean eta eremuan, eta aurten hainbat esku-hartze aurreikusi dira. Tartean, margoketa lanak, auzolanean egingo direnak uztailaren 26an. Irakurri eta parte hartu!
Gehiago
Jarraian dituzue alamartxo eguneko antolaketari begirako oharrak: mahai-aulkien erreserbak eta banaketa, egitarauko ekintzak eta trafiko oharra.
Gehiago
Ostiral arratsaldean aurkeztu zen eskatu.zaldibia.eus ataria. Bertatik erreserbatu daitezke Udalak bertako herritarrentzat eta herriko eragileek, herrian antolatzen dituzten egitasmoak aurrera eramateko areto eta baliabideak. Esan beharrik ez dago edozein herritarrek ohiko eran kultur etxean nahiz udalean ere burutu ditzakeela erreserbak.
Gehiago
Ekainaren 26tik 30era Zaldibiako haurrentzako udako kanpainako kirol saioak izango dira: piraguak eta tenis/frontenis/badminton LH3tik LH6ra bitartekoentzat, eta "Dance Flow" HH5etik LH2ra bitartekoentzat. Izen-ematea eta ordainketa kultur etxean egin behar dira ekainaren 16rako. Informazio guztia jarraian edo kultur etxera deituta (943160338).
Gehiago