Abenduaren 3a, Euskararen Eguna
Aurtengoan igandearekin dator Euskararen Nazioarteko Eguna. Ostiral iluntzean Kantu Jira herrikoia izango da plazan hasita eta igandean haur eta gaztetxoentzako bi filme eskainiko dira Karreanen.
EUSKARAREN EGUNA 2023: EGITARAUA
- KANTU JIRA HERRIKOIA: ostiralean, abenduak 1, 19:00etan plazan haur eta gaztetxoen kantuak abestuko dira eta ondoren herriko tabernetara zabalduko da kantu jira. Bertan proiektatu edota banatuko dira abestien letrak.
- ZINEMA HAURRENTZAT: igandean, bi film ikusteko aukera Karreaneko ganbaran:
- 16:30ean txikienentzat: "Ama Mu etxera itzuli da" filma, 63 minutuko iraipenekoa.
- 18:00etan haur eta gaztetxoentzat: "Iparburuko trena" filma, 97 minutuko iraupenekoa.