Goizaldi eta Iztueta Dantza Taldeen emanaldia igandean

Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak 75 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ospakizuneko azken emanaldia Zaldibian egingo dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iztueta Dantza Taldeko dantzari helduenak ere lagun izango dituzte. Jarraitu irakurtzen.

 

EGUNA: azaroak 26, igandea

ORDUA: 12:00etan

LEKUA: kalejira Iztuetaren jaiotetxera eta ondoren emanaldia plazan

 

Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak 75 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ospakizuneko hainbat ekitaldi egin dituzte 2023 urtean zehar. Ospakizunak ixteko azken emanaldia Zaldibian egingo dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iztueta Dantza Taldeko dantzari helduenak ere lagun izango dituzte. 

Lehenik kalejira egingo dute Juan Inazio Iztueta Etxeberriaren jaiotetxera eta berriro plazara jaitsita bertan dantza-emanaldia eskainiko dute. 

Goizaldi eta Iztuetari buruzko loturaren berri izan nahi duenak, HEMEN aurkituko du informazioa. 

 

TRAFIKO OHARRA: igandean 12:00etatik 13:00etara bitartean Santa Fe kalean ibilgailuen joan-etorria moztu egingo da kalejiraren unean.