Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Iraileko matrikulazio kanpainaren ondoren, urria erdialdetik martxan dira euskara ikasteko ikastaroak Zaldibian. Ikas-maila ezberdineko bi talde osatu dira, eta astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan dituzte klaseak. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Aurtengoan igandearekin dator Euskararen Nazioarteko Eguna. Ostiral iluntzean Kantu Jira herrikoia izango da plazan hasita eta igandean haur eta gaztetxoentzako bi filme eskainiko dira Karreanen.
Gehiago
Donostiako Goizaldi Dantza Taldeak 75 urte bete ditu aurten eta urteurreneko ospakizuneko azken emanaldia Zaldibian egingo dute igande honetan, eguerdiko 12:00etan hasita. Iztueta Dantza Taldeko dantzari helduenak ere lagun izango dituzte. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Kurtso berria hastearekin batera, zehaztuta dago herriko kirol talde eta eragileen antolaketaren arabera Restiren erabilera ordutegia. Neguan sartzearekin batera, bere erabilerarako argi-orduak ere antolatu dira. Informazio osoa jarraian:
Gehiago
Zaldibia Herri Hezitzaile izateko lanean dihardugu azken urteetan eta pauso berriak emango dira datozen hilabeteetan. Oinherri sareko kide den Txatxilipurdi Elkartearen bidelaguntzarekin, igande honetan egingo da hiru saioetan lehena, 17:30ean udaletxeko herri aretoan. Herriaren balio hezitzailean sinesten duten eragile eta norbanako guztientzat da gonbidapena.
Gehiago
Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskariz abiatu da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogorarazi nahi da UEMAK abiatutako kanpainan.
Gehiago
Azaroaren 3an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzak, zeharkako gaiak, jai egutegia. Jarraian udalaren balorazioa eta festa egunei buruzko iritzi bilketako emaitzak ikusgai.
Gehiago
Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Jarraian informazio osoa.
Gehiago