Haurrentzako zirku tailerra

Asteartean, hilak 26, hiru orduko saioa izango da, bi txandatan banatuta: 10:00etatik 11:30era, HH 4 eta 5 mailakoak eta LH1 eta 2. mailakoak, eta 11:30etik 13:00etara, LH 3, 4, 5 eta 6. mailakoak. Informazio gehiago, jarraian.

 

Asteartean zirku tailerra izango da herrian haurrei zuzendua eta lau txoko izango ditu: malabareen txokoa, oreka txokoa, akrobazien txokoa eta aereoen txokoa. Hazi Etxe Zirko eta Natura Elkarteak gidatuko du saioa eta hiru ordukoa izango da, bi txandatan banatuta. Lehenik eta behin, 10:00etatik 11:30era HH 4 eta 5 mailakoek parte hartuko dute tailerrean, eta ondoren, 11:30etik 13:00etara,  LH 3,4,5 eta 6. mailakoek. 

Hasiera batean asmoa da zirku tailerra plazan egitea, baina eguraldi txarra egingo balu pilotalekuan izango litzateke. Herriko haurrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu udalak, astearte goiz atsegina igarotzeko plan bikaina izango baita.