Herri Hezitzailearen inguruko azken saioa igandean

Txatxilipurdi Elkarteko lagunekin Herri Hezitzaileari buruzko hirugarren eta azken saioa egingo da igandean. Azarotik hona egindako bidean, mugarri garrantzitsua izango da. Karreanen jarri da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Jarraian informazioa. 

 

EGUNA: MARTXOAK 10, IGANDEA

ORDUA: 18:00

LEKUA: KARREANEKO GANBARAN

Herri hezitzaileari buruzko hirugarren saio irekia izango da igandekoa. Haur, gaztetxo eta jubilatuekin ere bildu dira Txatxilipurdi Elkarteko kideak. 

Nolako herria amesten dugun, zein balio sustatu nahi ditugun, gaur egun egiten duguna eta zertan sakondu beharko genukeen... Horietxek dira esku artean izan ditugun gaiak.

Beste hainbat herritan bezala, Zaldibiako Herri Hezitzailearen talde eragilea sortzear da, eskola, guraso eta udalaren parte hartzearekin eta herriko eragileekiko loturak josiz. 

Deialdi irekia da herriaren balio hezitzaileetan eragin nahi duten guztientzat.