Zaldibiako KZ gunean ondorengo ikastaroak antolatu dira 2023ko martxoa, apirila eta maiatzean. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da Karreane Kultur Etxean, 943 160 338 telefonora deituz edo albiste honetan duzun izen emate taula beteaz.
Gehiago
Otsailaren 20an, inauteri astelehena, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako, eguraldi ona bada plazan, eta bestela Restin.
Gehiago
Abenduan amaitu ziren Kimuene Kulturguneko areto berriko lan nagusiak, eta estreinatu ere egin zen neguko oporretan nahiz eta hainbat lan oraindik egiteko dauden. Ispilua eta sarraila jartzea falta da nagusiki, eta datorren astean espero da lan hauek egitea. Hortik aurrera martxan izango da Gereziondo izena hartu duen aretoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Ederki pasa dute txikiek bazkalostean, Ameli eta Xirrikituen jostunek izeneko ipuin kontaketa musikatuan. Adi-adi jarraitu dituzte Amagoia Elizagoien eta Irati Celestino, baita beraiekin abestu eta gorputzari eragin ere.
Gehiago
Neguko oporretan ere izango da zer egin eta zer gozatu herrian. Hainbat ekintza antolatu dira haur, gazte zein helduentzat. Jarraian ikus dezakezu agendaren zati bat:
Gehiago
Askok ikusiko zenuten Xanti Ormaetxea plazan puskatutako zuhaitz bati begira, akasko lanean ere bai.
Gehiago
ASISKO URMENETAren AMAIUR LIBERA STATE liburuaren aurkezpena izango dugu Zaldibian.
NOIZ: AZAROAK 29 ASTEARTEA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago
Amaiur 1522-2022 Memoria epika eta politika ostirala abenduak 2 arratsaldeko 18:30etan Udaletxe azpiko Herri Aretoan eskainiko du hitzaldia Gaizka Arangurenek.
Gehiago
Azaroan sartzearekin batera atzera geratu zaigu Zaldibian hain betea izaten dugun urria eta balorazioak egiteko une aproposa dugu. Dokumentu batean bildu ditugu orain arte jasotakoak eta ikusgai jarri dugu, balorazioak irakurri eta ekarpenak egiteko aukera ere emanaz. Aurtengoak ederrak izan badira, datozenak ederragoak izatea da helburua.
Gehiago