Kultur eta Kirol taldeentzat 2023ko diru-laguntza deialdia zabalik

Maiatzaren 23ra arte, zabalik izango da herriko Kultur eta Kirol taldeen urteroko udal diru-laguntza deialdia. 2023. urtean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeei beraien proiektuen eta urteko programen garapena finantzatzen laguntzea izaten da helburua. Jarraian dituzue laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 

Martxoaren 22an bildu ziren Udaleko Kultur eta Kirol arduradunak herriko hainbat elkarte eta talderekin aurtengo urteari begirako asmoak elkarbanatzeko. Hizpide izan zen gaietako bat urteroko diru-laguntza deialdia izan zen. Udaletik deialdia apirilean egingo zela adierazi zen eta taldeei euren programak aurkezteko deia egin zitzaien.

Hala, 2023ko apirilaren 5ean, Zaldibiako udaleko Alkatetza Dekretuaren bitartez onartu dira Kirol eta Kultura arloan 2023an emango diren diru-laguntzen oinarriak eta deialdia. Hemen eskaerak aurkezteko informazio osoa:


Epea: 2023ko maiatzaren 23ra arte (egun hori barne).

Dokumentazioa: behean atxikitako oinarrietan zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko lekua: telematikoki, www.zaldibia.eus web-orrian.

Zalantzak argitzeko Kultur Etxera jo dezakezue.