Aurtengo udako oporretan ere Udako jarduerak antolatuko dira Zaldibian, uztailaren 3tik 21era. Alde batetik, 2 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduak, eta bestetik, DBH1, DBH2 eta DBH3ko gaztetxoei zuzenduak. Baterako zein besterako izen-ematea zabalik dago apirilaren 19ra arte. Albistearen barruan duzue informazio guztia.
2 urtetik 12 urtera bitarteko haurrentzako jarduerak:
Udako Jarduera hauek uztailaren 3tik 21era izango dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Matrikula 25 eurokoa izango da. Familia ugarien kasuan, hirugarren seme-alabatik aurrera, hori barne, 15 euro ordainduko dute.
Jarduera hauetan parte hartu nahi dutenek, aurrez eskolan banatu zaien izen-emate orriak beteta eraman behar dituzte Kultur Etxera.
Izena emateko azken eguna: apirilak 19, asteazkena.
Izena ematen duten haurren familiekin bilera bat egingo da ekainean, eta begiraleen aurkezpena egiteaz gain, programazioaren azalpen orokorra azalduko zaizue.
DBH1, DBH2 eta DBH3ko gaztetxoentzako jarduerak:
Uztaileko egun solteetan irteera batzuk egingo dituzte. Jarduera hauetan parte hartzen dutenek, 23 euroko matrikula ordaindu behar dute izena ematean. Irteera egunetan sor daitezkeen gastuak, gazteek ordaindu behar dituzte. Egun horietako programa gazteekin batera egingo da Ondo bidean, egun batzuk lehenago helaraziko zaizkie programa eta egon daitezkeen gastuak. Aurreko urteetan egin ohi den moduan, Gaztetxoen jardueretan parte hartu behar duten familiekin ekainean bilera bat antolatuko da, eta begiraleen aurkezpena egiteaz gain, programazioaren azalpen orokorra emango zaie.
Izen-emate orriak beteta eraman behar dira kultur etxera apirilaren 19a, asteazkena, baino lehen.
Jarraian dituzue, inork behar izanez gero, izen-emate orriak: