Datorren astelehenean, ekainaren 27an, Zaldibiako Herri Antzokian arratsaldeko 18:30ean burutuko da aurtengo jaien diseinu eta antolakuntza lantzeko lehen saioa. Informazio guztia, jarraian.
Gehiago
Aurten ere Zaldibiako haur eta gaztetxoentzako udako kanpainako kirol saioak izango dira: piraguak, tenis/frontenis/badminton eta gaztetxoentzako modalitate berri bat: "Gazte forman". Izen-ematea eta ordainketa kultur etxean egin behar dira ekainaren 20rako (azken eguna). Informazio gehiago albistearen barruan, edo 943 160338 / 676531079 zenbakietara deituta.
Gehiago
Ekainaren 17an, ostiralean, iluntzeko 20:30ean izango da herriko plazan. Dantzarako pasioa eta umorea oinarri dituztela, estilo desberdinak nahastuko dituzte doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailean.
Gehiago
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan herrian izango dugun laugarren antzezlana eskainiko da ostiralean, maiatzak 20, gaueko 22:30etik aurrera Herri Antzokian. Sarrerak edo Kultur Etxean eskuratu daitezke edo lekuan bertan saioaren aurretik. Doain izango da saioa
Gehiago
Maiatzaren 15ean, igandean, bazkaria antolatu da Illati tabernan, arratsaldeko 14:00etan hasita. Bazkarirako txartelak Illatin bertan lortu daitezke 28 euroren truke. Txartela eskuratzeko azken eguna maiatzaren 12a, osteguna, izango da.
Gehiago
Maiatzaren 15ean, igandean, ibilaldi gidatua eta ate irekiak izango dira Zaldibian. Goizeko 10:30ean plazatik abiatuta, Olako errota, Zubieta errota eta Kanpain errota bisitatuko dira, besteak beste. Arratsaldeko 17:00etan, berriz, Kanpaingo errota bisitatzeko aukera izango da berriz.
Gehiago
Eguraldia lagun bada, maiatzaren 13an, ostirala, gaueko 22:00etatik aurrera plazan izango da zinema hitzordua. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren baitan sortu den Bost Teilatu filma emango da plazan eta Eñaut Castagnet, filmaren zuzendarietako bat izango dugu gurekin.
Gehiago
Maiatza indar biziz abiatu dugu eta zer ikusi eta zer eginik ez da falta. Datorren aste honek berekin ekarriko ditu ipuin-bilduma eta film aurkezpena, pilota, dantza, osasuna, errotak eta baserritarren eguna. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Peru Calabaza eta Maialen Akizu Zaldibian izango ditugu "Hamazazpigarrenean aidanez" ipuin-bilduma aurkezten, Udalbiltzak argitaratua. Maiatzaren 11n izango da, arratsaldeko 19:00etan Karreaneko Ganbara aretoan. Sarrera doan izango da.
Gehiago