Saturdiko festa apirilaren 10ean

Aberri egunaren ajearekin batera ospatuko da Saturdi auzoko festa. Hemen duzue egitaraua eta aurreratzen dizuegu egitarau mardula prestatu dutela urteroko usadioari jarraituz.

 

SATURDIKO FESTAko EGITARAUA:

  • Goizeko 11:00etan, Meza nagusia Saturdiko Baselizan
  • Ondoren, IZTUETA DANTZA Taldeko dantzariek dantza saioa egingo dute.
  • Jarraian, haurrentzako jokoak
  • Eguerdian,   NEREA ELUSTONDO eta LOIDISALETXE bertsolariak eta   IZER ETA ALABIER trikitilarien saioa.
  • 13:00etan, auzotarren arteko Toka Txapelketa
  • 17:30ean: HERRI KIROL EMANALDIA
    • AIZKORAN 8 KANA ERDIKO
      • NEREA ARRUTI - ALTZO JAUREGI
      • UXUE ANSORREGI - JULEN GABIRONDO
    • URDAX MAGUNAZELAIA HARRIJASOTZAILEAren erakustaldia.
  • Bertsolarien agurra eta ERROMERIA trikitilariekin.

 

Aurten ohiko eran, datorren urtean aldaketak etor daitezke:

Auzotarrek asteleheneko festan azalduko dutenez, aldaketa batzuk lantzen ari dira auzoan bertan urteroko festa honi begira. 2024tik aurrera festaren data aldatzeko aukera eta egitarauan berrikuntzak egitea daude lanketa horren baitan.