Kanpora sartzen antzezlana Zaldibian

Datorren ostiralean, martxoak 17, gaueko 22:30ean izango da antzezlana Herri Antzokian. Aitziber Garmendiak zuzendutako lana taularatuko dute Xabin Fernandez eta Intza Alkainek. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai Karreanen. Jarraitu irakurtzen.

 

Legorretan estreinatuko den antzezlan honek, Zaldibin egingo du hurrengo parada. Umorez betetako emanaldi gordina da, Xabin Fernandezek berak idatzia, GIB birusaren inguruko bere bizipenak oinarri hartuta, eta Intza Alkainekin batera taularatuko duena. Aitziber Garmendiak zuzentzen duen obra hau, gazte eta helduak gaiaren inguruan kontzientziatzeko guztiz egokia dugu.

EGUNA: martxoak 17, OSTIRALA

ORDUA: 22:30ean

LEKUA: Zaldibiko Herri Antzokian

SARRERAK:

  • Salmenta: astelehenean, martxoak 13, 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai Karreane Kultur Etxean
  • Oharra: astelehen eta asteartean Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna eta asteazkenetik aurrera gainontzekoek.
  • Prezioa: 10 euro
  • Prezio berezia: 5 euro, 14-18 urte bitartekoentzat