ATEAK IREKI proiektua

Uda honetan Ipar Ameriketako 16-25 urteko euskal jatorria duten gazteak etorriko dira Goierrira. Bertako eta Estatu Batuetako euskal komunitateko familien eta gazteen arteko harremanak sortzea du helburu, besteak beste. Goierriko 53 familia behar dira gazteak etxean hartzeko. Jarraian informazio osoa.

 

Proiektuaren ezaugarri orokorrak:

 

Zer: uda honetan Ipar Ameriketako 16-25 urteko euskal jatorria duten  53 gazte etorriko dira Goierrira.

Noiz: 3 asteko egonaldia izango da ekainaren 25etik uztailaren 16ra.

Xedea: bertako eta Estatu Batuetako euskal komunitateko familien eta gazteen arteko harremanak sortzeko helburua du. Era berean, euskara klaseak jasoko dituzte eta bisita kulturalak - txangoak ere izango dituzte. 

Programa: astean zehar Maizpidek antolatu du egitaraua eta asteburua familiekin igaroko dute (atxikita behean programazio osoa). 

Nola parte hartu? Goierriko 53 familia behar dira gazte bana etxean hartzeko. Interesatuek zer egin? 

  • Familien ezaugarriak: euskal hiztunak diren familiak bilatzen dira, gazte bat hiru astetan mantentzeko gaitasun ekonomikoa dutenak, adinkidea den gazteren bat duten familiak eta ingelesez komunikatzeko gaitasuna dutenak.
  • Informazio osoa jaso, zalantzak argitu edota izena emateko WEBGUNEA dago eskuragai eta Goiekira ere deitu dezakezu (943 16 09 70)
  • Familia gisa izena emateko epea apirilaren 17an amaitzen da.

 

Proiektuaren sustatzailea BATZEN Euskal Komunitatearen Proiektu Dinamika da, eta proiektua Goierrin kokatuko denez, udal guztiok gure ekarpena egingo dugu laguntzaile gisa, beste hainbat erakunderen laguntzarekin batera.