Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak laugarren urtez antolatu dute ekintza hau. Aurtengoa martxoaren 9an izango da, larunbata, 10:30ean. Izen ematea irekita dago martxoaren 4ra arte eta albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean egin daiteke. Iaz bezala hiru modalitateetako bat aukeratu beharko da: korrika, oinez edo ibilbide egokitua.
Ibilbideak iazko berdinak izango dira: korrika edo oinez egiteko ibilbideak 5 km inguru izango ditu; egokitua motzagoa izango da eta bestelako oztopo fisikorik gabekoa.
Ibilbidea egiterako lehenik parte hartzaile guztiek beroketa batzuk egingo dituzte, ondoren neska eta emakume bakoitzak nahi duen moduan egingo du Ttipi-ttapa eta hau amaitutakoan plazan ekitaldi bat egongo da.
Ostean, talde feministak bazkaria antolatu du Gaztelu elkartean. Tiketak Joxepanen daude salgai.
Bazkarira joateko ez da beharrezkoa izango TTIPI-TTAPA MOREA!n parte hartzea.
Eguna gerturatu ahala, ibilbidearen eta ordutegiaren informazioa helaraziko zaie parte hartzaile guztiei.
Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!
OHARRA: Egun horretako lan ezberdinak egiteko boluntarioak ere beharko ditugu, beraz, laguntzeko prest bazaude eman izena HEMEN edo Karreane kultur etxean.
Ttipi-ttapa morean parte hartzeko, esan bezala, jarraian duzuen formularioan edo Karreane kultur etxean eman izena.