Ostiralean, LAIA dantza emanaldia Resti Pilotalekuan

Alurr Dantza Taldearen LAIA ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da ostiralean Zaldibian. Eguraldi iragarpena eta herri-arteko pilota txapelketa medio, emanaldia Restin izango da, gaueko 23:00etan. 

Ibarrako Alurr Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Zaldibian.

EGUNA: ekainak 14, OSTIRALA

ORDUA: 23:00etan (gaueko 11etan)

LEKUA: Resti Pilotalekuan

SARRERAK: sarrera librea eta dohainik.

 

EMANALDIAREN FITXA:

Lanabesak, lanerako erabili ohi ditugun tresnak dira. Ofizio bakoitzak berezko tresnak izan ohi ditu. Eta Euskal Herrian, sarritan eman izan diogu lan tresna horiei beste erabilpen bat, eta folklorearekin lotzen ditugu maiz.

Urteetan hainbat eta hainbat ofizio tradizional izan ditugu euskaldunok. Itsasoari lotuta, arrantzaleen mundutik, nekazal giroko herrietara, oraindik ere bizirik dirauten ofizioak, eta galdu ditugunak. Arrantzale, batelari, jostun, nekazari, abeltzain, arotz, forjari… norbera bere ofizioan, norbera bere lanabesa eskuan hartuta.

Hauek guztiak gogorarazi eta erakutsi nahi ditu Alurr Dantza Taldeak, ikuskizun berrian. Emanaldiak joan den mendeko giroan oinarritutako eszena desberdinak aurkeztuko dizkigu. Lanbide eta tresnak oinarri hartuta.

 

Koreografoa: Nagore Zabala, Aiert Beobide eta Iñaki Agirre.

Zuzendaria: Nagore Zabala

Jantziak: Elixabete Nosellas  eta Ramón García.

Iraupena: 50 minutu.

Dantzarien artean dago Saioa Munduate zaldibiarra.