Udako geldialdia aprobetxatuz hainbat lan egiten dira urtero eskola-eraikinean eta eremuan, eta aurten hainbat esku-hartze aurreikusi dira. Tartean, margoketa lanak, auzolanean egingo direnak uztailaren 26an. Irakurri eta parte hartu!
Eskolako kurtsoa eta udako jarduerak amaituta, laster ekingo zaie aurtengo udaran programatutako hobekuntza eta mantenu lanei. Honakoak dira, besteak beste:
MARGOKETARAKO AUZOLANA
Lanen ezaugarriak ikusirik, auzolanerako deia egin da UZTAILAREN 26a, ASTEAZKENerako. Lehen Hezkuntzako geletako bi pasilluak (behe solairukoa eta lehen solairukoa) zuriz margotuko dira. Honela banatuko dira lanak:
UZTAILAK 26, ASTEAZKENA:
- 9:30-13:00 bitarte, PRESTAKETA LANAK: paperez estaliko da zorua, eta ate eta leiho ertzak zintaz babestuko dira.
- 16:00-19:00 bitarte, MARGOTZE LANAK: gaur egun horiz margotutako hormak zuriz margotuko dira.
Materiala Udalak jarriko du bertan eskuragarri eta herritar guztiei irekia da auzolana. Adin txikikoak helduez lagundurik bertaratu daitezke (8 urtetik gorakoak, beti ere).
Animatu eta eman izena JARRAIAN ageri den taulan.