2022ko neguko oporrak Zaldibian
Neguko oporretan ere izango da zer egin eta zer gozatu herrian. Hainbat ekintza antolatu dira haur, gazte zein helduentzat. Jarraian ikus dezakezu agendaren zati bat:
EGITARAUA:
- ABENDUAK 27, asteartea, goizeko 11:30ean Antzokian: IPURBELTZ Zozoak Beleari ikuskizuna, adin guztientzat aniztasun istorio bat. Imajinazio Nai taldearen eskutik. Sinopsia eta informazio osoa HEMEN.
- ABENDUAK 28, asteazkena, GOZOGINTZA TAILERRAK Zubi-Buru Elkartean, Asti-Goxoko Eider eta Susiren eskutik.
- 16:00etan: HAURRENTZAT, gailetazko trikuak egiteko tailerra. (LH 3tik beherakoak helduren batek lagunduta etorriko dira)
- 18:00etan: HELDUENTZAT, Kiwi tarta eta Mazapanak
Aforo mugatua (tailer bakoitzean 20 partaide). Izena eman behar da beheko formularioa beteta edo Kultur Etxean.
- URTARRILAK 3, asteartea, BUBBLE BALLS jarduera Resti frontoian. Ordutegia:
- 11:00etatik 13:00etara LHko ikasleak
- 16:00etatik 18:00etara DBHko ikasleak
- URTARRILAK 4, asteazkena, 11:00etatik aurrera Kimuenen: MARRAZKI TAILERRA. Ondoren lanak erakusgai jarriko dira. Tailerra Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak antolatu du.
- URTARRILAK 5, osteguna, 11:00etatik 13:00etara TXATXILIPURDI elkartearen eskutik tailerrak:
- 0-5 jolas-gunea: 5 urte arteko haurrentzat, Kimuenen (txiki-txikienak helduekin sartu ahal izango dira).
- Makedo tailerrak: LH 1 eta LH2 mailako haurrentzat, Antzokian.
- Zirko tailerra: LH 3 mailatik LH 6 mailara arteko haurrentzat Resti Pilotalekuan.
OHARRAK:
- Antolakuntzaren jarraibideak errespetatzea eskatzen zaie bertaratuei ekintza behar bezala burutu ahal izateko.
- Ekintza guztiak dohainik dira.
- Izena eman behar den ekintza bakarra Gozogintza tailerra da, aforo mugatua duelako. Hemen behean formularioa edo Kultur Etxean ere izena eman dezakezu.
- Egitarau honetaz aparte beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte eragile ezberdinek. Animatu eta parte hartu!