Igande honetan ekainaren 23, ALAMARTXO GAUA ospatuko dugu. San Juan bezperako jaia hain zuzen...
18:30ean: Herriko txistularien saioa herrian zehar.
19:00etan: Xapre eta Furriela trikitilari zaldibiarren saioa herrian zehar.
19:30ean: Ardo barrika eta sagardo kupela irekiko dira.
21:00etan: Herri afaria plazan. Afariko txartelak herriko tabernetan salgai daude.
22:30ean: ALAMARTXO festa: Iztueta Dantza Taldeko dantzarien saioa (haurrak eta gaztetxoak)
Oharra: Plazan jartzen den sua ikuskizuneko partaideek piztuko dute, beraz, ez dezala beste inork piztu.