Iritsi gara aurtengo udako kanpaina amaierara eta argazki batzuen bitartez, honen nondik norakoa erakusten ahaleginduko gara.
Ekainaren 24ean Uda 2013ko kanpainari hasiera eman genion, teniseko ikastaroarekin eta Uztailaren 19an, patinaje ikastaroarekin amaiera eman diogu. Bi ikastaro horiez gain, piraguismoa ere izan dugu herrian.
Azkeneko urteetan egin den moduan, haurrentzat goizez antolatu dira Udako jarduerak. Udaleku ireki hauek uztailaren 1etik 19ra bitarte iraun dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Bi urteko gelatik 6. maila bitarteko 113 haur ibili dira 10 begiraleekin.
Bestalde, 18 gaztetxo ibili dira uztaileko hiru aste hauetan, irteera ezberdinak eginez, bi begiraleekin. Irteera hondartzara, mendira, igerilekura, piraguetan ibiltzera, eta antzekoak izan dira.
Ondoren azalduko dira tenisean, patinajean, piraguetan ibilitako batzuen argazkiak eta Haurren Udako Jardueretako azken egunean, herriko plazan antolatu zuten amaierako festako argazkiak ere ikusteko aukera izango duzue.
Ondo pasa falta den uda partea, opor onak izan eta indarrak hartu hurrengo ikasturterako!