2014ko Santa Fe Festak

Aurtengo Santa Fe jaietako egitaraua eta agurra ikusgai.

Berriz ere hemen ditugu herriko jai nagusiak. Herritar ezberdinen partaidetzarekin osatutako festa hauek denen  gustokoak izango direlakoan gaude.

Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu festen antolaketan parte hartu duzuen guztiei. Beraz, egitarauean antolatutako ekimenetan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu, jaiak herritik eta herriarentzat antolatzen ditugulako.

Aurtengo festetako txupinazoa urteetan herritik urrun eduki diguten Juan Mari Olanok eta aurtengo Gabiriako Osinalde txapelketa irabazi duen   Aitor Irastortza herritarrek botako dute.

Azken urte bezala,  eskola eta parke inguruaren zainketa auzolanaren bidez egin dugu. Eta izan duen arrakasta ikusita aurten ere zaintza lanak antolatu ditugu. Beraz, gauzain lanean ibiliko zaretenoi, aurrez esker mila.

Ondo pasa, pasatu gabe! Jaietan bereziki pasatu gabe, ongi pasatzeko deia egiten dizuegu. Festari duen zuku guztia atera eta ito gabe ibiltzeko gomendioa egiten dizuegu Udaletik.

Falta direnak gogoan! Ezin ditugu ahaztu gure artetik joan  diren zaldibitarrak, ezta eraman zituztenak edo bidean geratu zaizkigunak ere. Ospatu ditzagun jaiak euren oroimenez eta beraien oroimenarekin!

Jaietan zintzilikatu ikurriña balkoian!

Zaldibian, 2014ko urrian

OHARRA: Ikurrinak eskura dituzue Udaletxean eta kultur etxean euro baten truke. (Ikurrina bat etxeko)