2016.urteko egutegia

Zaldibiako Udalak berak argitaratzen du  urtero etxez etxe banatzen duen egutegia, eta aurten ere horrelaxe egin ahal izateko argazkiak bildu nahi ditu.

Herriaren inguruko argazkiak argitaratu nahi ditugu. Beraz,  etxean baten bat  baldin baduzue  eta egutegian argitaratzea nahi baduzue, kultur etxera ekarri behar duzue azaroaren 9a baino lehen. Kultur etxeko telefono zenbakiak: 943 160338 eta 676 531079. Bildutako guztien artean 12 aukeratuko dira.