2020 Egutegi Fiskal berria

Zaldibiako Udalak egutegi fiskal berria onartu du eta, ondorioz, udal zerga eta tasa ezberdinen ordainketaren epeak aldatu ditu. Jarraian ikus daitezke epealdi berriak eta informazio osoa.

Zaldibiako Udalak zergen ordainketarako epeak eten zituen alarma egoeraren dela eta. Hainbat zerga eta tasa orain ordaintzekoak ziren, baina kontuan hartuta osasun-larrialdi egoera eta honek sortu dituen zailtasunak, Udalak zergen eta tasen ordainketa datak egokitu ditu. Honakoak dira egin diren aldaketak:

UR HORNIDURA:

URA

  1. HIRUHILABETEA
  1. HIRUHILABETEA
  1. HIRUHILABETEA
  1. HIRUHILABETEA

Ordainketarako borondatezko epea

Ekainaren 1etik

Uztailaren 15era

Irailaren 1etik

Urriaren 15era

Azaroaren 15etik

Abenduaren 31ra

Otsailaren 15etik

Martxoaren 31ra

Helbideratutako erreziboen kobrantza

Ekainaren 30ean

Irailaren 30ean

Abenduaren 15ean

Martxoaren 15ean

 

 HONDAKIN BILKETA ZERBITZUA:

HONDAKINAK

  1. SEIHILABETEA
  1. SEIHILABETEA

Ordainketarako borondatezko epea

Ekainaren 1etik

Uztailaren 15era

Azaroaren 15etik

Abenduaren 31ra

Helbideratutako erreziboen kobrantza

Ekainaren 30ean

Abenduaren 15ean

 

** Merkataritzako saltoki txikiak, ostalaritza eta turismo-sektoreko jarduerak ixteko aginduaren ondorioz itxita egon direnei, ez zaie ur eta hondakin tasarik kobratuko jarduna etenda izan duten bitartean.

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA (Zirkulazioa)

Helbideratutakoak kobratuta daude. Ordaintzeko falta direnentzat borondatezko epearen luzapena egingo da: uztailaren 30era arte.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA (IBI)

Borondatezko aldian ordaintzeko epea abuztuaren 1etik irailaren 15era atzeratu du Foru Aldundiak.

 

Egoera honen aurrean ordainketak zatikatu eta atzeratzeko borondatea eta malgutasuna izango du Udalak, kasuan kasu. Beraz, tasak ordaintzeko atzerapena edo zatikapena eskatu nahi duten herritarrek, Udaleko Kontuhartzailetza Sailera jo behar dute, betiere ordainketarako borondatezko epea amaitu baino lehen:

943 88 03 57

kontabilitate@zaldibia.eus

 

Era berean, ordainketarako arazoak dituzten herritarrei gizarte zerbitzuetara jotzeko deia egin diegu.

943 88 20 00

gizarte@zaldibia.eus