2022ko Larre kanpaina

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larretarako izen ematea zabaldu da. Izena emateko dagokion inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera, ABENDUAREN 22a baino lehen. Informazio osoa udaleko harreran edota telefonoan.