2023ko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa

Azaroaren 16ra bitarte, Goierriko hainbat puntutan ikuskapen unitate mobila egongo da bertako zein inguruetako baserritarrentzat, eta traktore edo nekazal lan-tresnei IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera eskainiko du. Zaldibiakoa Goizaneko aparkalekuan izango da azaroaren 16an. Txanda hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT). Jarraian informazio guztia.

 

Data eta tokiak, jarraian:

  • 2023/09/13 Zerbitzua Olaberriakoentzat, eliza atzean
  • 2023/09/20 Idiazabalen, kamioien aparkalekuan
  • 2023/09/21 Idiazabalgo Urtsuaran auzoan, ermita ondoan
  • 2023/10/04 Zerbitzua Lazkaokoentzat, Zubierreka industrialdean
  • 2023/10/11 Zerbitzua Ataungoentzat, Lazkaoko Zubierreka poligonoan.
  • 2023/11/08 Seguran, herriko aparkalekuan.
  • 2023/11/15 Zegaman, sarrerako poligonoan.
  • 2023/11/16 Zaldibian, Goizaneko aparkalekuan

Oharra: Zerbitzuaren kostua 46.86€-koa izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da. Txanda hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT)