Azaroaren 14an, Goizaneko aparkalekuan nekazal ibilgailuen eta makineriaren ikuskapen unitate mobila egongo da. Txanda eskatzea derrigorrezkoa izango da. Jarraian, informazioa.
Azaroaren 14an, ostegunean, Goizaneko aparkalekuan nekazal ibilgailuen eta makineriaren ikuskapen unitate mobila egongo da. Herriko zein inguruetako baserritarrentzat eta traktore edo nekazal lan-tresneriari IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera eskainiko du. Ezinbestekoa da txanda hartzea, 943 62 63 00 telefonora deituz (Irungo IAT)
Zerbitzuaren kostua 48,34€ izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da