Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur. Honen harira, hainbat ekintza antolatu ditu Zaldibiako Udaleko Berdintasun batzordeak. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu.
Azaroaren 18an, "Bi ero diskotekan" antzezlana izan zen ikusgai. Kale-antzerkia bazen ere, eguraldiak ez zuen ziurtasun handirik eman eta Antzokian egin behar izan zen.
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako eguna izanik, Ez-Ohiko Osoko Bilkuran adierazpen bat onartuko da eta iluntzean, 19:30ean GIZA-KATEA egingo da plazan.
Hurrengo egunean, azaroaren 26an, 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA egingo da Karreanen. Izena eman ez baduzu eta interesa baduzu, Kultur Etxera bertaratu ahalik eta azkarren.
Emakumeenganako indarkeriari ez!