Datorren larunbatean, abenduak 3, 10:00etatik 13:00etara PLAZAREN ERABERRITZEA eta beste proiektu batzuk aztertu eta baloratuko dira herritarrekin. Deialdia irekia da etorri nahi duten guztientzat.
Abenduaren 3an, larunbata, Zaldibiako eraikin publikoen ekintza plana aztertzeko herri jardunaldia egingo da. Goizeko 10:00etan hasiko da herriko plazan eta 13:00ean amaituko da, hamaiketakoarekin.
Jardunaldietan, Zaldibia eraberritzeko prozesuan zentrala izango den plazaren eraberritzea landuko da. Horrez gain, ekintza planak jasotzen dituen beste hainbat interbentzio ere aurkeztuko dira: Artxanberriko lokalak, eskola gunea eta antzokia, hain zuzen.
3 eta 8 urte arteko haurrentzat jolasak antolatuko dira gurasoek jardunaldietan parte har dezazuen erraztuz.
Zure ekarpen eta proposamenak jasotzeko, bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Jaso gure agurra,
Zaldibiako bi Udal taldeetako ordezkariok
2016ko azaroaren 29an